XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gero norenak dire? Gero ontasun bakotcha bere jabe zuzenarena.

Zer da ontasun baten jabe zuzena? Hura da bere ontasuna bildua duena edo lanaz edo ondorioz edo bertze edozoin bide zuzenez.

Jabeak nola behar du gozatu bere ontasuna? Jainkoak nahi du jabeak bere ontasuna goza dezan beraren eta bertzeen ongiarentzat.

Zoin dire bertzeen ontasuna zuzenkontra hartzen dutenak? Hek dire: ohoinak, lukurariak, zikaneroak.

Nor oraino? Lana gaizki pagatzen duten nausiak eta lanean gaizki ari diren langileak.

Errazu hitz laburrez zoin diren bertzeen ontasuna zuzenkontra hartzen dutenak? Norbeiti berea hartzen duten guziak.